XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

; (...) badaezpada, hala ere sustorik ez ematera saiatzen nintzelarik, ez bainengoen oso seguru eta bazitekeen ezagutzen ez nuen norbait izatea ere.

Enparantzako arkupetik lasterka zihoala berriz ikusi nuenean ez dakit zein tartika misteriotsuaren kausaz pilotaria zela pentsatu nuen, igarri baino areago.

Ene premia bazuen ere, oin minduek uzten zidaten abiadura handienaz joan nintzen bere atzetik.

Baina monumentoa dagoen enparantza txikira heldu nintzenean ez zegoen ezeren seinalerik, aztarna guztiak erabat galdurik nituen amesgaizto edo bisioren bat balitz modura.

Etxera itzultzea pentsatu nuen, eta erabaki, baina badaezpada, etxe berrietara hurbiltzea komenigarriago zela okurritu zitzaidan.

Ez, ez dakit zergatik.

Memento hartan ez nengoen pentsamendu sakonenak egiteko, beharbada, irtenbide hura zelako egokiena.

Ez dakit, ez iezadazu kasu handirik egin detaile horretaz.

Halako batez, atari baten paretik iragaten nengoela digante beso batek eztarritik heldu ninduen eta bere indar guztiaz estutu.

Ez nuen ezertarako ere indarrik, gelditzen zitzaizkidan ahalmen guztiak zerbait esateko dedikatu nahi nituen, baina ezpainak ere ez zitzaizkidan higitu.

Eskerrak bera ohartu zela nor nintzen.

- Zer egiten duzu hemen? - galdegin zidan haserre biziz pilotariak.